Salterio Salmoen liburu bat da. Hitza grezieratik dator (antzinako grezieraz: ψαλτήριον, psaltērion) eta jatorriz hari-instrumentu bati eman zitzaion izena zen. Gero salmo-bildumaren liburuaren adieran erabili zen, hau da, konposizio liriko musikal sakratuen bildumak.[1] IX. mendean, laiko batena izan zitekeen liturgia-liburu bakarra zen, eta eskuizkribu argiztatuen gisan aurkezten zen. Berezitasun hori XIV. mendera arte luzatu zen, orduen liburuak agertu ziren arte.
Salterioetan jasotzen ziren kanten errezitaldiak egunero egiten ziren. Hauek mezaz aparte egiten ziren. Erdi Aroan, monjeek eta apaizek buruz ikasi behar zituzten. Oro har, beste elementu erlijioso batzuekin lotuta zeuden, hala nola egutegi liturgiko batekin edo santuen letaniekin.[2]
Gaur egun, bi dira ezagunenak: