ScummVM

ScummVM (ingelesezko Scumm Virtual Machine esaldiaren laburdura, euskaraz Scumm Makina Birtuala) berez LucasArtsen SCUMM motorrerako sortutako abentura grafikoak gauzatzeko aukera ematen duen programa informatiko bat da. Halere, SCUMM motorra erabiltzen ez duten hainbat jokorekin ere funtzionatzen du, Revolution Software edo Adventure Soft konpainiek eginak. ScummVM izenak ongi adierazten duen moduan, makina birtual baten bidez jokoak abiarazten ditu, horretarako eurak osatzen dituzten jatorrizko datu artxiboak erabiliz. 2001ean Ludvig Strigeus (Ludde) informatika ikasleak bere abentura grafikoa sortu asmoz zebilela garatu zuen.


Developed by StudentB