Skinheads Against Racial Prejudice (euskaraz: «arraza-aurreiritzien aurkako skinheadak»)- SHARP bere akronimoa, "zorrotz" esan nahi du- skinhead talde bat da. Marcus skinheadak 1987an New Yorken sortu zuen, mugimenduaren irudi nazionalsozialista desagerrarazteko helburuarekin sortua.[1][2]
Sortu zirenetik, SHARPtarrak inolako orientazio politikorik gabeko skinhead taldetzat aitortu zuten bere burua, politika ez baitzuten benetako skinhead baten ideologiaren zati bezala ikusten, alderdirik gabeko erakunde eta arrazismoaren aurkakoa besterik ez zen. Gaur egun, berriz, SHARPtarren gutxiengo bat, anarkista du bere burua.
Roddy Morenok The Oppressed galestar oi! taldeko abeslariak Europan zehar ospetsu bilakatu zuen taldea.[3] Hala ere, Roddyk ez zituen SHARPen jatorrizko balioak zabaldu baizik eta oso politizatua zegoen "SHARP" batenak, arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako edozein skinheadek onartuko zituenak. SHARPen logoa troiatar kasko bat da, Trojan Records diskoetxeari erreferentzia egiten diona.