Slut-shaming (euskaraz: «emagaldu deitzea») ingelesezko neologismo bat da, ortodoxoak ez diren edo tradizionalen edo erlijiosoen kontrakotzat har daitezkeen sexu-portaera edo desirak aipatuz emakume bat erruduntzat jotzeko ekintza deskribatzeko erabiltzen dena.[1][2]
Emakumeak emagaldu edo prostitutatzat jotzen dituzten portaeren adibide batzuk honako hauek dira: jantzi-kode jakin batzuk urratzea; pole dance edo striptease bezalako jarduerak egitea; tradizioz maskulinoak izan diren esparruetan, hala nola politika, iritziak adieraztea; kontrazepzio metodoak eskatzea; ezkontzatik kanpo sexu-harremanak izatea; bortxaketaren edo sexu-jazarpenaren biktima izatea; ama ezkongabeak izatea; edo dibortziatua izatea. Kasu gehienetan, aurreiritzi batean oinarritzen da. Gizon heterosexualei buruz, berriz, apenas ez dute erabiltzen.[3]
Feminismoaren ikuspegitik neologismoari buelta eman dute, baita norbere burua slut edo emagaldua deituz harrotasuna adieraziz.[4][5] Adibidez, Bilboko Vulpes musika taldeak Iggy and the Stooges taldearen «I wanna be your dog» abestia bertsionatu zuten «Me gusta ser una zorra» (euskaraz: «emagaldu izatea gustoko dut») letra berria abestuz.,[6]