Souphanouvong | |||
---|---|---|---|
1975eko abenduaren 2a - 1991ko abuztuaren 15a - Phoumi Vongvichit (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Luang Prabang, 1909ko uztailaren 13a | ||
Herrialdea | Laos Frantzia | ||
Heriotza | Vientian, 1995eko urtarrilaren 9a (85 urte) | ||
Heriotza modua | : kardiopatia | ||
Familia | |||
Aita | Bounkhong | ||
Leinua | Lao royal family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École nationale des ponts et chaussées Lycée Albert Sarraut (en) | ||
Hizkuntzak | Laosera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Lao Front for National Construction (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra Laotian Civil War (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | ateismoa | ||
Alderdi politikoa | Laosko Herri Alderdi Iraultzailea |
Souphanouvong (laoseraz: ສຸພານຸວົງ; Luang Prabang, 1909ko uztailaren 13a - Vientian, 1995eko urtarrilaren 9a) Laosko politikaria izan zen. Errege-familiako kidea, eta Laosko Errepublikako lehen lehendakaria. Ingeniari-ikasketak egin zituen, Frantzian. Laosera itzultzean, 30eko hamarraldiaren bukaeran, mugimendu abertzalean parte hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren bukaeran, berriz, frantsesen aurka borrokatu zen Indotxinako Gerran. Pathet Lao mugimendu nazionalista komunistaren sortzaileetako bat izan zen, 1950ean. Bere anaiorde Souvanna Phoumaren lehendakaritzapean, Plangintza, Berreraikuntza eta Hirigintzako ministro izan zen (1957-1958), baina atxilo hartu zuten gobernua erorarazi zuen estatu-kolpe batean. Ihes egitea lortu zuen, eta handik aurrera Pathet Lao taldearen ekintza armatuen arduradun izan zen. 1962an, denboraldi labur batez, anaiarekin bat egin zuen koalizioko gobernu batean. Gero, baina, Estatu Batuetako gudarostearen laguntza zuen Souvanna Phoumaren gobernu zentralaren aurka borrokatzen jarraitu zuen, hamarraldi oso batez. Bake hitzarmena 1973an gauzatu zen, batasun nazionaleko gobernu bat eratu zenean, Pathet Lao taldearen gidaritzapean. 1975ean monarkia abolitu ondoren, Souphanouvong Laosko Herri Errepublika Demokratikoaren lehen lehendakaria izan zen. 1986an karguaren dimisioa eman zuen, osasun-arazoak argudiatuz, baina Pathet Laon zituen karguei eutsi zien, 1991. urtera arte.