Suhiltzaile-etxe

Kołobrzegeko suhiltzaile-etxea.

Suhiltzaile-etxea[1] hiri bateko suhiltzaile kidegoari ostatu emateko diseinatutako instalazio osoa da. Suteen aurka babesteko behar den materiala gordetzen du esparruak, ibilgailuak, ponpa hidraulikoak, babes-ekipamenduak eta langileentzako atsedenlekuak barne.[2]

Gune komunak goiko aldean daude; beheko solairuan, berriz, ibilgailuen parkina eta ekipamendu espezializatua uzteko beste puntu batzuk daude.[2] Sorospen-seinale bat jasotzen denean, suhiltzaileak garajera jaitsi daitezke, metalezko barra batetik irristatuz.[3] Parke handienek kamioientzako, materialentzako, bulegoentzako, entrenamendu-zentroentzako eta logelentzako gune bereiziak dituzte.[2][4] Aitzitik, etxea solairu bakarrekoa bada, ibilgailuen espazioa eta material-biltegiak partekatzen dira.[2]

Suhiltzaileen parkeek alarma-sistema bat izaten dute, sute baten berri ematen den unean aktibatzen dena. Hala ere, txikienetan larrialdietako telefonoa da seinale bakarra. Suhiltzaile boluntarioen kasuan, irrati, mugikor edo mensafono bidez jasotzen dute abisua, behar izanez gero etxera joateko.

Suhiltzaile-etxe baten inguruetan zirkulazio-seinale horizontal eta bertikalak daude, suhiltzaileen ibilgailuek abiadura bizian irten behar baitute larrialdiren bat gertatzen denean.[2]

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. a b c d e (Ingelesez) «Fire Station | Whole Building Design Guide» wbdg.org.
  3. (Gaztelaniaz) «Desmontando mitos de superhombres» La Gaceta 2014-3-15.
  4. (Ingelesez) «Fire Station Design Trends for 2015» Firehouse 2015-2-17.

Developed by StudentB