Tabarkino | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak hizkuntza galo-italikoak liguriera liguriar dialekto kolonial | |
Hizkuntza kodeak |
Tabarkinoa (jatorriz: tabarchin; italieraz: tabarchino) ligurieraren aldaera bat da, Sardiniako hego-mendebaldeko Sulcis artxipelagoko uharteetan mintzatua; zehazki, Carloforte (Uno Pàize) —San Pietro uhartean— eta Calasetta (Câdesédda) nukleoetan —Decerio uhartean— hitz egiten da. Hizkuntza galo-italikoen taldekoa da tabarkinoa.
Tabarkinoa hitz egiten zen antzina Tabarca uhartean (Herri Katalanetan, Alacanten); hango biztanleek oraindik ere liguriar jatorriko deiturak gordetzen dituzte (adibidez, Russo edo Parodi).[1] Eta Tunisiako Tabarka uhartean ere hitz egiten zen, uharte hartatik baitatorkio izena hizkera honi.
2018an, Sardiniako gobernuak Sardiniako hizkuntza propioen artean izendatu zuen tabarkinoa, Alguerreko katalanarekin, sardinierarekin eta korsikar aldaerak diren gallurerarekin eta sassarierarekin batera.[2]