Tiya

Tiya1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak i, iv
Erreferentzia 12
Kokalekua  Etiopia
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 8°26′N 38°37′E / 8.433°N 38.617°E / 8.433; 38.617
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Tiya Etiopia hegoaldeko herri bat da, Hegoaldeko Nazioen, Nazionalitateen eta Herrien Eskualdean kokatua.

Ezaguna da duen arkeologia gunea dela-eta. Bertan 36 zutarri daude, horietako 32 ikur enigmatikoz irarriak, batez ere ezpatak. Historiaurreko lurperatze leku handia zen[1].

Alemaniar etnografo batzuek aurkitu zuten 1935ean, zeunden tokitik ordubeteko ibilia egin ondoren, lehenago Neuville eta Azaïs Aitak ikus zituzten leku berean[2]. Arkeologia gunea Gizateriaren Ondare izendatu zuten 1980an.

Tiya inguruko beste interesguneak Melka Awash, Hera Shetan krater aintzira eta Agesoke dira. Azken honetan, berez lerrokatutako harriak ikus daitezke.

  1. Matt Philips and Jean-Bernard Carillet, Ethiopia and Eritrea, third edition (n.p.: Lonely Planet, 2006), 171 or.
  2. "Local History in Ethiopia"

Developed by StudentB