Whodunit-a (ingelesezko "Who [has] done it?" (nork egin du?) esamoldearen kontrakzioa) detektibe-fikzioaren atal bat da, helburu nagusia duena argitzea nork egin duen krimena. Irakurleari kasuaren jakingarriak ematen zaizkio, eta horietatik ondoriozta liteke nor den erruduna istorioak berak klimaxean azaldu baino lehen. Maiz, detektibea eszentrikoa, amateurra edo erdi-profesionala da.