Zelula kanpoko matrize | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A11.284.295.310 |
TH | H2.00.03.0.02001 |
Terminologia anatomikoa |
Zelula kanpoko matrizea edo matrize extrazelularra, zelulek jariatutako makromolekulaz osatutako sare urtsua da. Zelulekin batera ehunak osatzen dituzte, baina matrizearen egitura, funtzioa eta proportzioa oso aldakorrak izan daitezke ehun ezberdinetan. Ehun konektiboan matrizea ugaria da (hezurretan edo kartilagoan adibidez); epitelioan eta nerbio-ehunean, aldiz, urria (larruazalean edo bizkarrezur-muinean adibidez)[1].