Zozketa edo zotz egitea erabaki bat zoriz hartzeko burutzen den ekintza da. Hainbat prozedura daude zozketa egiteko hala nola kurutx ala pil eginez, erabaki-aukerak ontzi batean sartuz eta hortik begiratu gabe bat atera, dado baten bitartez eta pertsona edo gailu bati zorizko zenbaki bat eskatuz. Zozketa izena zotz egin aditzetik dator, non zotz batzuk hartzen diren eta alde bateko muturrak bilduz, zozketan parte hartzen dutenei zotz bana ateratzeko esan eta zotz laburrena aukertazen duenak irabazten duen.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |