1. motako diabetes mellitus edo gazteen diabetes mellitusintsulinaren gabezia sortzen duen gaixotasun autoimmunea da, umeak eta gazteak -batik bat- jotzen dituena. Gaixotasun honetan immunitate sistemaren linfozitoek eta beste elementu batzuek pankreako beta zelulak kaltetzen dituzte, intsulina ekoizten duten zelulak, hain zuzen ere. Intsulinaren gabeziak odoleko glukosa mailaren igoera eragiten du.
Diabetes mota hau diabetes mellitus guztien %10 ingurukoa da. Azken urteotan gaitzaren intzidentzia igotzen ari da.
1. motako diabetes mellitusek lotura berezia dauka gaixotasun zeliakoarekin. Diabetes hau daukaten gaixo batzuek gaixotasun zeliakoa ere badute, sarritan sintomak ematen ez dituena [2]
↑ Chiang, J. L.; Kirkman, M. S.; Laffel, L. M. B.; Peters, A. L. (2014). «Type 1 Diabetes Through the Life Span: A Position Statement of the American Diabetes Association». Diabetes Care. 37 (7): 2034–2054 doi:10.2337/dc 14-1140 [1]