| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 39. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 1952 Challenge Desgrange-Colombo | ||
Etapak | 23 | ||
Datak | ekainak 25 – 1952.eko uztailak 19 | ||
Luzera | 4.898 km | ||
Herrialdea | Frantzia Belgika Suitza Monako Italia | ||
Irteera-lekua | Brest | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 123 | ||
Amaitu dutenak | 78 | ||
Bataz besteko abiadura | 32,233 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Fausto Coppi (Bianchi) | ||
Txapeldunordea | Stan Ockers (Peugeot-Dunlop) | ||
Hirugarrena | Bernardo Ruiz | ||
Eskalatzailerik onena | Fausto Coppi (Bianchi) | ||
Talderik onena | Italia | ||
◀1951 | 1953▶ | ||
Dokumentazioa |
1952ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 39. edizioa izan zen. 1952ko ekainak 25etik uztailak 19 arte ospatu zen. 4.898 kilometroko ibilbidea egin zen 23 etapatan banatuta.
122 txirrindularik parte hartu zuten txirrindulari kopuru ezberdineko 12 taldetan banatuta. Proba soilik 78 txirrindularik amaitu zuten. Arlo honetan Italia eta Herbehereetako talde nazionalak nabarmendu ziren, proba euren txirrindulari guztiekin amaitzea lortu zutenak.
Edizio honetan igo ziren lehen aldiz Puy de Dôme eta Alpe d'Huez, eta telebista agertzen da lehen aldiz, eguneko etaparen irudiak diferituan emango dituena.
Edizio honen garailea izan zen Fausto Coppik proba batez beste 32,233 kilometro orduko abiaduran bete zuen.