1971ko Frantziako Tourra

1971ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa58. Frantziako Tourra
Txapelketa1971 Super Prestige Pernod
Etapak25
Datakekainak 26 – 1971.eko uztailak 18
Luzera3.608 km
HerrialdeaFRA Frantzia
BEL Belgika
SUI Suitza
ESP Espainia
GER Alemania
Irteera-lekuaMulhouse
Helduera-lekuaParis
Parte-hartzaileak130
Amaitu dutenak94
Bataz besteko abiadura38,084 km/o
Emaitzak
TxapeldunaBEL Eddy Merckx (Molteni)
TxapeldunordeaNED Joop Zoetemelk (Flandria-Mars)
HirugarrenaBEL Lucien Van Impe (Sonolor-Lejeune)
Puntukako sailkapenaBEL Eddy Merckx (Molteni)
Eskalatzailerik onenaBEL Lucien Van Impe (Sonolor-Lejeune)
konbinatuan onenaBEL Eddy Merckx (Molteni)
Talderik onenaFRA Bic
◀19701972▶
Dokumentazioa

1971ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 58. edizioa izan zen. 1971ko ekainak 26 eta uztailak 18 artean ospatu zen. 3585 kilometroko ibilbidea egin zen prologo bat eta 20 etapatan banatuta, horietatik lehena hiru sektoretan eta seigarrena eta hamaseigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.

130 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 13 taldetan banatuta, proba soilik 94k amaitu zutelarik. Arlo honetan Molteni taldea nabarmendu zen, proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu zuena.

Luis Ocañak, 11. etapan azken garaipenerako faboritoa zen Eddy Merckxi ia 9 minutu atera zizkiona, 14. etapan Col de Mente jaisterakoan abandonatzera behartu zuen erorketa bat jasan zuen, hala Merckxi honek bere hirugarren Tourra jarraian irabaz zezan bidea garbi utziz.

Edizio honetan egin zen lehen aldiz hegazkin bidaia bat 12. etapa Marseillan amaitu ondoren, txirrindulariak Albira eramanak izan zirenean, non erlojupeko bat jokatuko zen. Tour honetako beste berrikuntza batzuk tarteko helmugetan eta helmugan bonifikazioak ematea eta prologoa taldekako erlojupeko bezala korritzea izan ziren.

Garaileak, hirugarren aldiz jarraian Eddy Merckx belgikarra izan zena, proba batez beste 37,290 kilometro orduko abiaduran bete zuen.


Developed by StudentB