1984ko Neguko Olinpiar Jokoak, garai hartan Jugoslavia zeneko Sarajevo hirian ospatu ziren. Neguko Olinpiar Jokoen XIV. edizioa izan zen. Bertan, 1272 kirolarik parte hartu zuten, 49 herrialde, 6 kirol eta 49 probatan ordezkatuz. Joko hauetarako euren hautagaitza aurkeztu zuten beste hiri batzuk, 12 urte lehenagoko jokoen egoitza izan zen Sapporo eta Suediako Falun-Göteborg hiri bikotea izan ziren.