| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 84. Frantziako Tourra | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | uztailak 5 – 1997.eko uztailak 27 | ||
Luzera | 3.950 km | ||
Herrialdea | Frantzia Andorra Suitza | ||
Irteera-lekua | Rouen | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 139 | ||
Bataz besteko abiadura | 39,299 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Jan Ullrich (Deutsche Telekom) | ||
Txapeldunordea | Richard Virenque (Festina-Lotus) | ||
Hirugarrena | Marco Pantani (Mercatone Uno) | ||
Puntukako sailkapena | Erik Zabel (Deutsche Telekom) | ||
Eskalatzailerik onena | Richard Virenque (Festina-Lotus) | ||
Gazte onena | Jan Ullrich (Deutsche Telekom) | ||
Talderik onena | Deutsche Telekom | ||
◀1996 | 1998▶ | ||
Dokumentazioa |
1997ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 84. edizioa izan zen. 1997ko uztailak 5 eta 27 artean ospatu zen, 3944 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan, garaileak batez beste 39,237 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa Rouanen hasi eta Parisko Eliseo Zelaien hiribidean amaitu zen. Hiru bizkaitar atera ziren, 219 txirrindularien artean, lasterketa honetan; David Etxebarria, Mikel Zarrabeitia eta Arsenio Gonzalez. Hala ere sorte txarra zela medio ez zuten Tourra amaitu. Lehenengo etapan Arsenio jausi egin zen eta bigarren etapan etxera joan zen. Mikel Zarrabeitiak ere jauzi bat izan zuen Tourmalet mendatea jeistean, Pau eta Loudenvielle arteko etapan. Horren ondorioz, egun batzuk geroago, Fribourgorako bidean, etxera joan zen, baita ere. Davidek ere Tourra utzi zuen osaasun arazoengatik Courchevelko etapan. Garailea Jan Ullrich izan zen, Tourra irabazi zuen lehen alemaniarra bihurtuz.