2009ko Italiako Giroa

2009ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa92. Italiako Giroa
Txapelketa2009 UCI World Ranking
Etapak21
Datakmaiatzak 9 – 2009.eko maiatzak 31
Luzera3.395,5 km
HerrialdeaITA Italia
AUT Austria
SUI Suitza
Irteera-lekuaLido (Venezia)
Helduera-lekuaErroma
Taldeak22
Parte-hartzaileak198
Amaitu dutenak169
Bataz besteko abiadura40,138 km/o
Emaitzak
TxapeldunaRUS Denis Menxov (Rabobank)
TxapeldunordeaESP Carlos Sastre (Cervélo TestTeam)
HirugarrenaITA Ivan Basso (Liquigas)
Puntukako sailkapenaRUS Denis Menxov (Rabobank)
Eskalatzailerik onenaITA Stefano Garzelli (Acqua & Sapone - Caffè Mokambo)
Gazte onenaBEL Kevin Seeldraeyers (Quick Step)
Talderik onenaKAZ Astana
Talderik onena puntukaUSA Columbia-High Road
◀20082010▶
Dokumentazioa

2009ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 92. edizioa izan zen. 2009ko maiatzak 9 eta 31 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3395,5 kilometroko ibilbidea eginez Venezia eta Erroma artean.

1. etapa Venezian zehar ospatu zen 20,5 kilometroko erlojupeko bat izan zen. Hiri hau, 12 urte igaro ondoren, berriz izan zen Italiako Giroa hasi zen hiria, 1997ko Italiako Giroan ere hasiera hiria izan baitzen. Era berean, 20 urteren ondoren, Milan ez zen Giroaren amaiera hiria izan. Erroman amaitu zen banakako erlojupeko batekin.

Edizio honetan Italiako Giroaren mendeurrena ospatu zen, 1909an ospatu baitzen lehen edizioa. Frantzia, Austria eta Suitza ere igaro zituen.

9. etapa, Milanen hasi eta amaitu zena, erritmo motelean ospatu zen, txirrindulari batzuen arabera hiri zirkuitua arriskutsuegia baitzen. Gainera, honen aurretik, aurreko etapan Pedro Horrillok erorketa larria jasan zuen, eta, beraz, txirrindularien beldurra handitu egin zen.


Developed by StudentB