2010eko Erresuma Batuko hauteskunde orokorrak herrialde honetan 2010eko maiatzaren 6ean burututako hauteskundeak izan ziren. 650 barrutietatik diputatu bana hautatu ziren Erresuma Batuko Komunen Ganberarako. Hiru alderdi nagusiek eta beraien hautagaiei Erresuma Batuko lehen ministro izateko lehian ibili ziren.
Hauteskundeen ondoren eta Liberal Demokrata eta Kontserbadoreen gobernu-akordiaren bitartez, David Cameron Erresuma Batuko lehen ministro berri bihurtu zen.