| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 97. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 2010 UCI World Ranking | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | uztailak 3 – 2010.eko uztailak 25 | ||
Luzera | 3.642 km | ||
Herrialdea | Frantzia Herbehereak Belgika | ||
Irteera-lekua | Rotterdam | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 197 | ||
Amaitu dutenak | 170 | ||
Bataz besteko abiadura | 39,89 km/o | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Andy Schleck (Saxo Bank) | ||
Txapeldunordea | Samuel Sánchez (Euskaltel-Euskadi) | ||
Hirugarrena | Jurgen van den Broeck (Omega Pharma-Lotto) | ||
Puntukako sailkapena | Alessandro Petacchi (Lampre-Farnese Vini) | ||
Eskalatzailerik onena | Anthony Charteau (BBox Bouygues Telecom) | ||
Gazte onena | Andy Schleck (Saxo Bank) | ||
Saiatuena | Sylvain Chavanel (Quick Step) | ||
Talderik onena | Team RadioShack | ||
◀2009 | 2011▶ | ||
Dokumentazioa |
2010eko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 97. edizioa izan zen. 2009ko uztailak 3an hasi eta uztailak 25ean amaitu zen. 3640,9 kilometroko ibilbidea izan zuen, 20 etapa eta sarrerako etapa batean banatuta. Edizio honetan erlojupeko 60,9 kilometro egon ziren. Edizio hau Herbehereetako Rotterdam hirian hasi eta Parisen amaitu zen.
Edizio honetan Pirinioetako mendateak omendu ziren, (bereziki Tourmaleta), mendate hauek igaro ziren lehen aldiaren mendeurrena bete baitzen, 1910ean.
197 txirrindularik parte hartu zuten, 22 taldetan banatuta, horietatik, proba 170ek amaitu zutelarik, historiako kopuru handiena izan zena.
Itzulia 8 kilometroko sarrerako etapa batekin hasi zen. Hurrengo egunetan, itzuliak Belgika zeharkatu zuen Frantziara iritsi arte, hirugarren etapan Paris-Roubaix klasikak zeharkatutako zenbait pabesezko zati igaroz. Ondoren, zortzigarren etapan, Alpeetara iritsi zen. Hamalaugarren etapan hasi ziren Pirinioetako lau etapak. Azkenik, uztailak 25ean amaitu zen itzulia, Parisen.
Itzulia irabazi zuena, aurreko urtean bezala, Alberto Contador madrildarra izan zen, Andy Schleckekin lehia gogor bat izan ondoren (aurreko urtean bezala, sailkapen nagusian bigarren eta gazteen sailkapenean lehena izan zena, azken sailkapen hau hirugarren aldiz jarraian irabaziz). Hirugarrena Denis Menxov izan zen, Samuel Sánchez azken-aurreko etapako erlojupekoan garaitu ondoren, Euskalteleko txirrindularia azkenik laugarren izan zelarik.
Gainontzeko sailkapenen garaileak honakoak izan ziren: Alessandro Petacchi puntukakoan, Anthony Charteau mendikoan, RadioSchack taldekakoan eta Sylvain Chavanel lehiakortasunarenean. Aurreko urtean bezala, Mark Cavendish britainiarra izan zen etapa gehien irabazi zituena, bostekin, guztiak esprintean.