2011ko azaroaren 20ean Espainiako Gorte Orokorretarako hauteskundeak ospatu ziren. Diputatuen Kongresuko 350 kideak eta Senatuko 208 kide hautatu ziren.
Hauteskundeak 2012ko martxoan ospatu behar ziren, baina José Luis Rodríguez Zapaterok hauteskundeak lau hilabete aurreratzea erabaki zuen, honela azaroaren 20ean ospatuz.
Hauteskundeak Alderdi Popularrak irabazi zituen gehiengo absolutuz, Diputatuen Kongresuan 186 eserleku lortuz (350tik). PSOEk momentu horretararte bere historiako emaitzarik txarrenak lortu zituen eta lehen aldiz Ezker Abertzaleak ordezkaritza lortu zuen 1996. urtetik, 2000. urtean abstentzioa eskatu baitzuen eta hurrengoetan ilegala izan zelako.