2016ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXI Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2016ean Rio de Janeiro hirian Nazioarteko Olinpiar Batzordeak antolatzen dituen Olinpiar Jokoen (ingelesez COI) usadioa jarraituz antolatu zen nazioarteko kirol ospakizuna izan zen. Era berean Paralinpiar Jokoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatu zituzten.
Jokoak 2016ko abuztuaren 5etik 21era izan ziren. Hego Amerikan ospatutako lehen olinpiar jokoak izan ziren.