2026ko Munduko Futbol Txapelketa

2026ko Munduko Futbol Txapelketa
2026 FIFA World Cup
Coupe du monde de football de 2026
Copa Mundial de Fútbol 2026
AntolatzaileaFIFA
Egoitza(k) AEB
 Kanada
 Mexiko
Taldeak48
Asistentzia-


2026ko Munduko Futbol Txapelketa 2026an Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoko hainbat hiritan ospatuko den nazioarteko futbol txapelketa izango da.[1] 23. Munduko Futbol Txapelketa izango da.

Lehen aldiz 48 talde partaide izango ditu munduko txapelketak, aurreko edizioetako 32 taldeko formatua handituz.[1] 80 partida jokatuko dira hamasei hiriko (hamaika AEBn, hiru Mexikon eta bi Kanadan) 16 leku ezberdinetan. Txapelketako 60 partida AEBn jokatuko dira, 10 Kanadan eta 10 Mexikon. Hego Korea eta Japonian ospatu zen 2002ko Munduko Futbol Txapelketaren ondoren, herrialde bat baino gehiagotan antolatuko den lehenengo txapelketa izango da. Mexiko txapelketa hiru aldiz jasotzen duen lehen herrialdea bilakatuko da, 1970 eta 1986 ostean. AEBn bigarren aldiz ospatuko da, 1994 ostean. Guztira, laugarren aldiz ospatuko da txapelketa Ipar Amerikan.

  1. a b Canada, Mexico and USA selected as hosts of the 2026 FIFA World Cup™

Developed by StudentB