3G telefonia mugikorra telefonia mugikorreko hirugarren belaunaldiaren laburdura da, zeinak, nagusiki UMTS estandarraren bitartez, ahots eta datu transmisioak ahalbidetzen dituen.
Hirugarren belaunaldiarekin lotutako zerbitzuek ahalbidetzen dute transmititzea bai ahots eta datuak (hala nola telefono deiak edota bideodeiak), baita ahotsik gabeko datuak ere (adibidez artxiboen, programen eta aplikazioen deskargak, edota posta elektronikoa edo bat-bateko mezularitza erabiltzea).
Hasiera batean teknologia hau telefonia mugikorrari zuzenduta zegoen arren, telefonia mugikorreko operadoreek USB modemak erabiliz Internetera konektatzeko zerbitzuak ere eskaintzen dituzte, 3G teknologia erabilita. Hala, terminal mugikorrik erabili gabe ordenagailuan Internet sarbidea edukitzea posible da. Gainera, badira modema integratuta dakartzaten gailuak, adibidez netbook motatako ordenagailu eramangarri batzuk. Horiek SIM txartela behar dute Internetera sarbidea edukitzeko, beraz, kasu hauetan telefono linea aktiboa edukitzea beharrezkoa dute.