66. Oscar Sarien ekitaldia 1994ko martxoaren 27an Los Angeleseko Dorothy Chandler Pavilion aretoan egin zuten 1993. urtean zinemagintzan egindako lanik onenak saritzeko. Aurkezlea Whoopi Goldberg izan zen eta Estatu Batuetan ABC telebistak eman zuen.