Abiadura angeluar

Eskuin-eskuaren erregela. Erpuruak adierazten du gainerako atzamarrek inguraturiko lerroaren noranzkoa.  

Abiadura angeluarra deritzon magnitude fisikoak objektu bat biraketa-zentro edo biraketa-ardatz baten inguruan gauzatzen ari den biraketaren lastertasun angeluarra adierazten du. Magnitude bektoriala da, bektorea alegia (zehatzago hitz eginda, ardatz-bektorea edo sasibektorea dela esan beharko genuke), eta modulua, norabidea eta noranzkoa dituen lerro gezidun batez adierazten da era grafikoan. Abiadura angeluarra sinboloaz adierazi ohi da formuletan, eta unitatetan neurtzen da. Magnitude eratorria da,  egitura dimentsionala duena.

Ohar bat egitea komeni da lerro gezidunaren noranzkoari dagokionez, zeren, sasibektorea izanik, kontuan hartu behar baita nolakoa den erreferentzia-sistemaren ardatzen noranzkoa definitzeko harturiko hitzarmena. Ohitura nagusia da torloju arrunten irizpidea hartzea, alegia, eskuin-eskuaren erregelaren araberako aurrerapena duena. Baina ezker-eskuaren irizpidea hartuz gero, noranzkoa alderantzizkoa litzateke.


Developed by StudentB