Ablatibo

Ablatibo izenaren kasuetako bat da, batez ere nondikakoa adierazten duena.[1] Izena latinezko ablatus hitzetik dator, auferre edo "asaldatu" aditzaren partizipio pasibo burutua.[2]

Kasu honek -(e)tik (singularrez) eta -etatik (pluralez) atzizkiak erabiltzen ditu.

Euskaraz gain, zenbait indoeuropar hizkuntza malgukaritan (adibidez, latinez edo sanskritoz), uraldar hizkuntzetan (finlandieraz edo hungarieraz) edota altaitar hizkuntzetan (turkieraz) ere erabiltzen dute.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. The Latin Library. The Ablative. .

Developed by StudentB