Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Abokatua (latinerazko advocatus hitzetik eratorria, "laguntzarako deitua") lanbidez epaiketa bateko aldeen defentsan eta edozein prozesu judizial nahiz administratibotan jarduten duen pertsona da. Gainera, gai juridikoetan aholkularitza lanak ere egiten ditu. Lanbide honetan jarduteko, herrialde gehienen antolamendu juridikoetan nahitaezkoa da abokatuen elkargoan inskribatua egotea, edo bestela Estatuaren baimena izatea.
Abokatuak formalki doktore gisa izendatzen dira, berez hala baitira, Zuzenbide eta Giza Zientzietako doktoreak, unibertsitateko doktoretza edo graduondoko titulu eta espezializazio modernoez gain, Zuzenbidea edo Abokatutza unibertsitate ikasketa zaharrenetakoa baita, eta antzinatik ohorezko titulu honen bidez ezagutua baita; berdin gertatzen da medikuntza ikasketetako medikuekin.