Ad nauseam argudioa latinezko esaldia da, eztabaida batek goragale edo nazka sorrarazi arte jarraitzen duenean aipatu ohi da. Adibidez: "Gai hau ad nauseam eztabaidatu da", auzia hainbeste eztabaidatu denez, jendea gaiarekin gogaitu edo nazkatu egin da.
Argumento ad nauseam pertsona batek edo gehiagok luzaro errepikatuz enuntziatu jakin baten alde argudiatzen den falazia da. Argudio horretara jotzeak esan nahi du aldeetako batek alferrikako eztabaida eragiten duela, indargabetu ezin dituen arrazoibideetatik ihes egiteko, aurretik eztabaidatu, azaldu edo ezeztatutako alderdiak errepikatuz.
Herri-kondairak indartzeko ohiko mekanismoa da, baieztapen egiazko edo faltsu batzuk errepikatuz, gizabanako baten edo gizartearen sinesmenen zati gisa finkatu arte, egia ukaezin bihurtuz.[1]
Falazia honen egitura honakoa da :