Adlatibo izenaren kasuetako bat da[1], deklinabidea lantzen denean erabili ohi den termino teknikoa da. Modu xaloagoan 'nora kasua' bezala ere aipatu ohi da. Izena latinezkoallatum hitzetik dator, afferre edo "eraman" aditzaren partizipio pasiboa.
Kasu honek -(e)ra (singularrez) eta -etara (pluralez) atzizkiak erabiltzen ditu. Gainera, euskal gramatikan zenbait motako adlatibo daude:[2]
adlatibo destinatibo, -rako (singularrez), -etarako (pluralez) deklinabide-atzizkien bidez gauzatzen dena.
hurbiltze-adlatibo, norantz galdetzaileari erantzuten diona, -rantz (singularrez), -etarantz (pluralez) kasu-atzizkien bitartez gauzatzen dena.
muga-adlatiboa edo adlatibo bukatuzkoa, noraino galdetzaileari erantzuten diona eta -raino (singularrez), -etaraino (pluralez) kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena.
Bizidunekin norengana adlatiboa erabiltzen da. -arengana (singularrez), -engana (pluralez) (genitiboaren singular edo pluralaren marka + -ga- artizkia, bizidunekin erabili ohi den deklinabide marka[3] + -a, adlatiboaren marka). Genitibo markarik gabe ere erabili izan da, -arengana beharrean, soilik -gana.[4]