Adriatikoa

Adriatikoa
Datu orokorrak
Motaitsaso eta arro hidrografiko
Zabalera200 km
Azalera138.595 km²
Sakonera1.233 m
EponimoaAdria
Geografia
Map
Koordenatuak42°46′33″N 15°25′34″E / 42.77583°N 15.42611°E / 42.77583; 15.42611
Honen parte daEkialdeko Mediterraneoa
Hidrografia
Betebidea
Arro hidrografikoaAdriatic Sea basin (en) Itzuli

Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa[1] Mediterraneoaren beso bat da, Italiar penintsula Balkanetako penintsulatik bereizten duena, eta Apeninoen mendilerroa Alpe Dinarikoen mendilerrotik. Hegoaldean Itsaso Jonikoarekin muga egiten du, bien arteko muga Otrantoko itsasartea delarik

132.000 km2-ko azalera du, 200 km-ko zabalera maximoa (mendebaldetik ekialdera), eta 800 km-ko luzera maximoa (iparraldetik hegoaldera). Batez beste 240 metro sakon da, eta sakonera maximoa 1.222 metrokoa du.

Mendebaldeko itsasbazterrean Italia dago, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.

Portu nagusiak, garraiatutako tonen eta bidaiarien kopuruari dagokionez, Venezia, Split, Rijeka, Ancona, Bari, Brindisi, Ploče, Durres, Ravenna eta Trieste dira.

Bertan itsasoratzen dira Po, Soča (Isonzo), Krka, Neretva, Drin, Bojana eta Vjosë ibaiak.

  1. Euskaltzaindia: 159. araua: Europako toponimia fisikoa, 2010-07-15.

Developed by StudentB