Agulhas lurmuturra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2 m |
Mota | lurmutur eta harkaitz |
Geografia | |
Koordenatuak | 34°50′00″S 20°00′09″E / 34.833333333333°S 20.002541666667°E |
Estatu burujabe | Hegoafrika |
Hegoafrikako probintzia | Lurmutur Mendebaldea |
Barruti udalerri | Overberg District Municipality |
Udalerri lokal | Cape Agulhas Local Municipality |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa eta Indiako ozeanoa |
Agulhas lurmuturra[1] (ingelesez: Cape Agulhas; portugesez: cabo das Agulhas) Hegoafrikar Errepublikako hegoaldeko lurmutur bat da, Mendebaldeko Lurmuturra probintzian. Lurmutur Hiritik 170 km hego-ekialdera.
Afrikako punturik hegoaldekoena da (34°50′00″S eta 20°00′09.15″E), oso zabalduta badago ere punturik hegoaldekoena Esperantza Oneko lurmuturra dela (34°21′29″S eta 18°28′19″E). Agulhas lurmuturrak bereizten ditu ofizialki Ozeano Atlantikoa eta Indiako ozeanoa. Bereizketa erreala mugikorra da: Agulhasko itsaslasterrak Benguelako itsaslasterrarekin bat egiten duen puntua aldatu egiten da urte-sasoiaren arabera.
Bartolomeu Dias nabigatzaile portugesa izan zen lurmuturra ikusi zuen lehen europarra (1487-1488), Indiako ozeanora iristeko itsasbide baten bila egindako bidaietan. Agulhas (orratzak) izena eman zitzaion, puntu hartan deklinazio magnetikoa nulua delako eta, ondorioz, iparrorratzaren orratzek ipar geografikoa doi-doi adierazten dutelako.