Ahuntz

Ahuntz
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Ernaldia22 aste
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakahuntz-esne, ahuntz haragi eta goat hair (en) Itzuli
Bizi itxaropena15 urte
Bihotz-frekuentzia75 taupada minutuko
Kumaldiaren tamaina2
Edoskitzea305 egun

Ahuntza (emea) edo akerra (arra) (izen zientifikoa: Capra aegagrus hircus) ugaztun hausnarkari bat da, Caprinae subfamiliakoa, Capra aegagrus basahuntzaren subespezie etxekotua. Kumeei, berriz, antxume, aume edo ahuña deritze. Azienda xehetzat hartuta dago, ardiak eta txerriak bezala.

Gizakiak ahuntzengandik elikagaiak eskuratzen ditu: esnea eta haragia. Esnea zuzenean har dezake, edo esneki landu gisa (gazta, jogurta...).


Developed by StudentB