Aihena[1] mahatsondoaren urtebeteko adarra da.[2] Aihenek, urtero enborretik sortzen direnak, landarearen landare-hazkunderako egitura guztiak eramaten dituzte, hau da, hostoak, kiribilak, begiak eta, heldutasunera iritsitakoan, mahats-mordo bihurtuko diren infloreszentziak.[3]
Aihenen gainean egiten da mahatsondoaren inausketa neguan, neguko inausketa edo lehorreko inausketa deitua, haien hazkundea mugatzeko eta mahatsen ekoizpen kualitatiboa eta kuantitatiboa hobetzeko.