Aingeruak Jainkoak gizakiengana bidaltzen dituen mezulariak dira, gizakien salbazioaren obran Jainkoaren zerbitzariak dira. Beraien izateari buruz dagokionez, aingeruak izaki guztiz izpiritualak dira, gorputzik gabeak, ikusezinak eta hilezkorrak. Izaki pertsonalak dira, hau da, pentsatu eta maitatu egiten dute. Jainkoa aurrez aurre ikusten dute. Bera gurtzen dute eta, esan dugun moduan, bere zerbitzariak dira salbazioaren ekintzan.
Funtzioak eta zehaztapenak kultura bakoitzaren arabera aldatzen dira. Aingeruetan espezializatzen den teologiaren adarrari angelologia deitzen zaio.