Aita santu

Erromako Apezpikua
Pontifex maximus
Aita Santua
KATOLIKOA
Frantzisko Aita Santua Erroman, 2014.


Erromako Apezpikuaren armarria

Titularra:
Frantzisko
2013ko martxoak 13 hautatua
DotoreziaBerorren santutasuna
Bizilekua
Probintzia eklesiastikoaErromako Probintzia Eklesiastikoa
EgoitzaJauregi Apostolikoa, Vaticano Hiria
Informazioa
LehenaPetri, Katolizismoaren arabera
IzendapenaEliza Katolikoa
EzarpenaI. mendea
ElizbarrutiaErroma
KatedralaSan Joan Laterangoaren basilika
GobernuaEgoitza Santua
Apezpiku emerituaBenedikto
Web-orria
Egoitza Santua
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eliza Katolikoaren agintari gorena da aita santua. Bideo honetan horren santu ere izan ez diren zortzi jasotzen dira.

Aita santua (latinez Papa, «aita»; grekeraz παπάς, pappas,[1] «apaiza»), pontifex maximus modura ere ezaguna, Erromako apezpiku eta Eliza Katolikoko buru espirituala da, bai eta Egoitza Santuaren estatuburu.[2] 1929. urtetik aurrera, aita santuak Vatikano Hiriko Jauregi Apostolikoan du erresidentzia ofizial, Erromako (Italia) barrendegi den hiri-estatua.[3] Gaur egungo aita santua Frantzisko da, 2013ko martrxoaren 13an hautatua, Benedikto XVI.aren atzetik.[4]

Apezpiku-egoitzaren eskumenari Egoitza Santua deritzo, Vatikano Hiriarenegitasmo burujabea dena eta nazioarteko zuzenbidean parte hartzen duena, 1929. urtetik aurrera, urte horretan Italiak eta Vatikano Hiriak sinaturiko Laterango Itunen ondorioz, independentzia diplomatiko eta espiritual tenporal bat emanez hiri-estatuari.

Katolikoen arabera, zeregin hori San Petri apostoluaren ondorengo izatetik datorkio, Kristoren ordezko baita lurrean (Vicarius Christi). Aulki Santuaren burua da (Sancta Sedes). Jatorriz "Pedroren ordezko" titulua zeukaten, baina 495. urteko sinodoaren ondoren Gelasio I.a aita santuak "Kristoren ordezko" titulua sortu zuen, Pedroren ondorengoak Elizako patriarken gainean zuen estatusa agertarazteko. Aita santu titulua Martzelinok erabili zuen lehen aldiz 304. urtean. XI. mendetik aurrera, titulua Erromako apezpikuarentzako bihurtu zen soilik (Gregorio VII.aren ondoren). Aita santuek garrantzi oso handia dute, gehien iraun duen egitasmoetarikoa delarik Egoitza Santua.[5] Garai zaharretan, aita santuek Kristautasuna hedatzen lagundu zuten, bai eta doktrina-arazo ezberdinen konponbideak bilatu zituzte ere.[6] Erdi Aroan, funtsezko funtzio sekularra bete zuten Europako Ekialdean, errege katolikoen arteko jokozain modura, askotan.[7][8][9] Gaur egun, fede kristauaren zabaltzearen defentsaz gain (bai eta doktrina kristauarena ere), aita santuak ekumenismoan, erlijioen arteko elkarrizketetan, karitatean eta giza eskubideen defentsan lan egiten dute.[10][11]

Historiako zenbait tartetan aita santutzak garrantzia edukiaz at botere tenporala eduki du, garai hartako gobernante ezberdinekin berdinen arteko erlazioa lortu zelarik, botere sekularrari dagokionez. Halere, azken mendeetan, botere tenporal hau murrizpen joan da gaur egun ia modu esklusiboan afera erlijiosoetara mugatzen delarik aita santutza.[6] Modu kontrajarrian, aita santuek botere eta autoritate espirituala geroz eta handiagoa izan da, denbora zehar, 1870. urtean Aita Santuaren hutsezintasunaren dogmaren aldarrikatzearekin gorenera iritsiz, moralaren edo fedearen inguruko definizio formal bat eskaintzeko aita santuak ex catedra hitzegiten dueneko kasu puntual horietarako (literalki, "Petriren aulkitik").[6] Gaur eguneraino, Aita Santua mundu osoko pertsonarik boteretsuenetarikoa konsideratzen da, 1,300 milioi katoliko baino gehiagoren influente diplomatiko, kultural zein espiritual izatearen ondorioz.[12][13] Era berean, mundu osoko eta Gobernu baten kide ez den hezkuntza-hornitzaile nagusia da, bai eta osasun-hornitzaile handi[14] zein karitate-sare izugarriduna.

Aita santua kardinalek Kapera Sixtinoan osatutako konklabean erabakitzen da. Behin hautaketa egin eta gero, jendaurrean iragartzen da, Habemus Papam formula erabiliz.

  1. (Ingelesez) «pope - Dictionary definition and pronunciation - Yahoo! Education» web.archive.org 2011-06-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  2. (Ingelesez) «Catechism of the Catholic Church - IntraText» www.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  3. (Ingelesez) «State and Government» web.archive.org 2010-07-22 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  4. (Ingelesez) «News from The Associated Press» web.archive.org 2013-03-15 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  5. Collins, Roger. Keepers of the keys of heaven: a history of the papacy. Introduction (One of the most enduring and influential of all human institutions, (...) No one who seeks to make sense of modern issues within Christendom – or, indeed, world history – can neglect the vital shaping role of the popes.) Basic Books. 2009. ISBN 978-0-465-01195-7
  6. a b c Wetterau, Bruce. World history. New York: Henry Holt & co. 1994.
  7. Faus, José Ignacio Gonzáles. "Autoridade da Verdade – Momentos Obscuros do Magistério Eclesiástico". Capítulo VIII: Os papas repartem terras – Pág.: 64–65 e Capítulo VI: O papa tem poder temporal absoluto – Pág.: 49–55. Edições Loyola. ISBN 85-15-01750-4. Embora Faus critique profundamente o poder temporal dos papas ("Mais uma vez isso salienta um dos maiores inconvenientes do status político dos sucessores de Pedro" – pág.: 64), ele também admite um papel secular positivo por parte dos papas ("Não podemos negar que intervenções papais desse gênero evitaram mais de uma guerra na Europa" – pág.: 65).
  8. Jarrett, Bede (1913). "Papal Arbitration" . In Herbermann, Charles (ed.). Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company.
  9. Adibidez, Mundu Berriko kolonizazioan. Ikus Tordesillasko Ituna eta Inter caetera.
  10. istória das Religiões. Crenças e práticas religiosas do século XII aos nossos dias. Grandes Livros da Religião. Editora Folio. 2008. Pág.: 89, 156–157. ISBN 978-84-413-2489-3
  11. (Portugesez) «Papa - funções, igreja católica, vestimentas, primeiro papa» www.suapesquisa.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  12. (Ingelesez) «THE ROLE OF THE VATICAN IN THE MODERN WORLD» web.archive.org 2005-05-04 (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  13. (Ingelesez) «The World's Most Powerful People 2018» Forbes (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  14. Agnew, John (2010-02-12). "Deus Vult: The Geopolitics of Catholic Church". Geopolitics. 15 (1): 39–61. doi:10.1080/14650040903420388.

Developed by StudentB