Aitzinindoeuropera

Aitzinindoeuropera
baliorik ez
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea eta SOV hizkuntza
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, datiboa, ablatiboa, genitiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa eta instrumentala
Alfabetoabaliorik ez
Aurrekariaezezaguna eta Proto-Nostratic (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Wikipediaine-pro

Aitzinindoeuropera berreraikitako aitzin-hizkuntza da, aitzinindoeuroparrek hitz egingo zuketena, eta indoeuropar hizkuntzen arbaso komuna zatekeena. Indoeuropar hizkuntzen idatzizko lekukotasunik zaharrenak (hitita, sanskritoa, mizenikoa) K.a. XX-XV. mendekoak badira ere, bizpahiru mila urte lehenagoko aitzinindoeuropera berreraiki ohi da.[1]

Aitzinindoeuroperako hainbat ezaugarri (hots sistema, morfologia, lexikoa, eta abar) ondorengo indoeuropar hizkuntzak elkarrekin erkatuz berreraiki dira, konparazio-metodoa erabiliz. Berreraikitako formak (eta ez lekukotutakoak) direla adierazteko asteriskoa erabiltzen da: *wódr̥ 'ura', *ḱwṓn 'txakurra', edo *tréyes '(gizonezko) hiru'.

  1. Lakarra, Joseba. Ná-De-Ná. UZTARO, 31 - 1999, 15-84. orrialdeak, uztaro.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-18).

Developed by StudentB