Akenaton

Akenaton

Faraoi

K.a. 1352 - K.a. 1335
Amenofis III.a - Smenkhkare (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTebasK.a. 1372
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaTell al-AmarnaK.a. 1336 ( urte)
Hobiratze lekuaRoyal Tomb of Akhenaten (en) Itzuli
Familia
AitaAmenofis III.a
AmaTiy
Ezkontidea(k)Nefertiti
The Younger Lady (en) Itzuli
Kiya (en) Itzuli
Tadukhipa (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakAkadera
Egiptoera
Jarduerak
Lantokia(k)Antzinako Egipto

Find a Grave: 7718959 Edit the value on Wikidata

Akenaton[1], «Eguzki-diskoaren zerbitzaria», jatorrizko izenez Amenhotep IV.a (edo grezierazko Amenofis IV.a) Antzinako Egiptoko XVIII. dinastiako hamargarren faraoia izan zen. Bere agintaldia K.a. 1353-1336 urte bitartean datatua dago, Egiptoko Inperio Berriaren barruan. Agintaldiaren laugarren urtean, izena aldatu zuen: Neferkeperura Akenaton.

Egiptoko gizartean, muturreko eraldaketak bultzatzeagatik egin zen ezaguna, Aton jainkoa estatuko kultu ofizialean jainko bakarra izendatu baitzuen.

Antzinako Egiptoren historian, Akenatonen erregealdiak Amarna aldia[2] deritzona hasten du hiriburu berria sortzeko aukeratutako lekuaren egungo arabiar izena dela eta: Ajetaton hiria, hau da, «Atonen zerumuga». Ospetsua da Egiptoko gizartean eraldaketa erradikalak eragin zituelako eta Aton jainkoa estatuaren gurtza ofizialaren jainko bakarra bihurtu zuelako, ordura arteko Amonen gurtza nagusiaren kaltetan. Gurtza berria Atonen nagusitasunean oinarritzen zen, gainerako jainko egiptoarren gainetik, hau da, oinarri monoteista zuen erlijio batean, eta gainerako panteoi egiptoarra edozein kulturatatik kanpo uzten zuen. Faraoia bera izango zen jainkoaren bitartekaria, eta aldaketa horrek ondorio handiak izan zituen. Desadostasunak egon ziren gizartearen artean, antzinako jainkoen gurtza erabat kendu baitzen, ordura arte politeista[3] zen populazioaren artean oso errotua.​ Lehen erreformatzaile erlijiosoa da erregistro historikoa dagoenetik[4].​ Haren erregealdiak, erlijio-eremuan aldaketak eragiteaz gain, erreforma politiko eta artistikoak ere ekarri zituen.

Nahiz eta berandu aurkitua izan eta oraindik gutxi ezagutua, historialari, arkeologo eta idazle askok faraoi interesgarrienetako bat dela uste dute.

  1. Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Véase el capítulo 10, a cargo de Jacobus van Dijk, de The Oxford history of Ancient Egypt, Oxford University, editada por Ian Shaw.
  3. (Gaztelaniaz) «Biografía de Akenatón, el faraón hereje» Red Historia 2012-06-01 (Noiz kontsultatua: 2024-05-04).
  4. Kemp, Barry. El Antiguo Egipto - Anatomía de una civilización. Ed. Crítica Trad. Mónica Tussell. (1996) capítulo VII, pág. 332

Developed by StudentB