Aksum | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Etiopia |
Etiopiako eskualdea | Tigray |
Etiopiako zona | Mehakelegnaw zona |
Woreda | Axum town |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°07′18″N 38°43′53″E / 14.1218°N 38.7315°E |
Azalera | 17,27 km² |
Altuera | 2.131 m |
Demografia | |
Biztanleria | 66.800 (2015) |
Dentsitatea | 3.868 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Denver |
Aksum edo Axum (tigrinyeraz: ኣኽሱም, amhareraz: አክሱም) iparraldeko Etiopiako hiria da. Tigray eskualdean dago, 2.131 metroko garaieran. 2015ean 66.800 biztanle zituen.[1]
I-X. mendeen artean, Yemendik Sudango ekialdera hedatzen zen Aksumgo Erresumaren hiriburua izan zen. Garai hartan, Afrika eta Asiaren arteko merkataritza bideak hiri honetatik kontrolatzen ziren. Etiopiar Eliza Ortodoxoaren hiriburua da. 1980an, UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zituen bertako aztarnategi arkeologikoak.