Ekonomian, aktiboak pertsonek edo enpresek dituzten baliabide ekonomikoak dira, bere jarduera aurrera eraman eta une batean trukatu eta dirua eskuratu edota zorrak kitatzeko balia daitezkeenak. Dirua bera ere aktibotzat jo ohi den baliabidea da. Enpresetan, aktiboak egoera-balantzean agertzen dira, hauek finantzatu edo ordaintzeko erabili diren kapitalarekin eta beste kanpo zorrekin batera. Aktiboaren finantza-iturriak ondare garbiak eta pasiboak osatzen dute.