Akusatiboa zenbait hizkuntzak (indoeuropar askok, kitxuak, turkierak...) duten kasu bat da, perpausaren objektu zuzena adierazten duena. Euskaraz, akusatiboa absolutibo kasua da, nor-nork saileko aditzekin, hots, nor kasua, baina subjektua ez denean: Etxea ederra da (Etxea subjektua da) eta Etxea eraiki dute (Etxea objektu zuzena da).