Alain Bashung, Alain Claude Baschung jaioa (Paris, 1947ko abenduaren 1a - ibidem, 2009ko martxoaren 14a) frantziar abeslari, egile abeslari eta aktorea izan zen.
Ama bretoiaren eta aita aljeriarraren semea izan zen. Ez zuen inoiz aita ezagutu, eta ama bigarren aldiz ezkondu zen. Nekazal giroko haurtzaroa eta hezkuntza kontserbadorea izan zuen. 1959an itzuli zen Parisera, eta han aurkitu zituen chanson frantsesa eta rock musika. 1966an argitaratu zuen lehen diskoa eta beste artista batzuentzat abestiak idazten ere hasi zen. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan arrakasta handiak lortu zituen.