Alaska (ingelesez/əˈlæskə/ ahoskatua; aleutieraz: alaxsxaq, «kontinentea» esan nahi duena) Amerikako ipar-mendebaldeko muturrean dagoen lurraldea da. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatuetako bat da 1959tik. Ozeano Artikoa du iparraldean, Ozeano Barea hegoaldean, Kanada ekialdean, eta Beringeko itsasartea mendebaldean. Itsasarte horren bestaldean, Errusia dago. Geografikoki, AEBetako gainerako estatuetatik bereizita dago. Mendebaldeenen dagoen estatua da, baina zati bat ere ekialdeko hemisferioan du, beraz ekialdeenen dagoen estatua da[1]. Hiriburua Juneau da.