Albert Fert (Carcasona, 1938ko martxoaren 7a) frantziar fisikaria da. Paris-Hegoaldeko Unibertsitateko irakaslea da.
2007an Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Peter Grünberg alemaniarrarekin batera, magnetoerresistentzia erraldoiaren inguruan egindako aurkikuntzengatik.[1] Bere ikerketari esker nabarmen handitu ziren disko gogorren edukiera eta aplikazioak.[2]
2020tik UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea da. Askoz ere energia gutxiago erabiltzen duten mikroprozesadoreen belaunaldi berri bat lortu nahian ari da.
EHUko ikasturte hasierako hitzaldia eman zuen 2021ean "Two passions: research and teaching" izenburuarekin ("Bi grina: ikerkuntza eta irakaskuntza")