Alcoutim | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Portugal | ||
Portugalgo barrutia | Faro | ||
Posta kodea | 8970 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°28′12″N 7°28′23″W / 37.46997°N 7.47311°W | ||
Azalera | 575,36 km² | ||
Altuera | 193 m | ||
Mugakideak | Ayamonte, Castro Marim, Tavira, Loulé (en) , Almodôvar, Mértola, El Granado, Sanlúcar de Guadiana eta San Silvestre de Guzmán | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.917 (2011) | ||
Dentsitatea | 5 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
cm-alcoutim.pt |
Alcoutim Faroko barrutian dagoen Portugalgo udalerri bat da, Algarve eskualde eta azpi-eskualdean. 2.917 biztanle inguru ditu. 1832an ezarri zen administrazio zatiketa arte, Alentejo probintzian zegoen.
Alcoutim udalerriak, egoitza izan bereko herrian duena, 575,36 km²ko azalera [1] eta 2 917 biztanle ditu (2011), [2] 4 parrokiatan banatuta. [3] Udalerriak muga egiten du ondorengo udalerriekin: iparraldean Mértola udalerriarekin, ekialdean Espainiarekin ( Andaluziako El Granado, Sanlúcar de Guadiana eta San Silvestre de Guzmán udalerriak), hego-ekialdean Castro Marimekin, hego-mendebaldean Tavirarekin eta mendebaldean Loulé eta Almodôvarrekin .
Sanlúcar de Guadianarekin (Espainia) lotzen duen ferry bat dago, baina ez du ibilgailurik hartzen. Errepidetik bi herrien arteko distantzia 70 km da.