Alderantzizko zenbaki

y = 1/x alderantzizko funtzioaren bidez, x-ren balio bakoitzeko (ardatz horizontala), 0-rako izan ezik, y-k (ardatz bertikala) alderantzizko zenbakia adierazten du.

Matematikan, x zenbaki baten alderantzizko zenbakia 1x edo x −1 adierazitako beste zenbaki bat da, zeina bider x eginez gero 1 ematen duen.

0 zenbakiak ez du alderantzizko zenbakirik. Edozein zenbaki konplexuaren alderantzizko zenbakia zenbaki konplexua ere da. Edozein zenbaki errealen alderantzizko zenbakia zenbaki erreala ere da eta edozein zenbaki arrazionalena arrazionala ere.


Developed by StudentB