Aldo Romeo Luigi Moro (Maglie, Apulia, 1916ko irailaren 23a – Erroma, 1978ko maiatzaren 9a) italiar politikaria izan zen, Democrazia Cristiana alderdiko kidea. Bi aldiz izan zen Italiako lehen ministroa, 1963tik 1968ra eta 1974tik 1976ra. 1978an Brigada Gorriak talde armatuak bahitu eta hil zuen, 55 egunez gatibu eduki ondoren.