Aleksandr Blok | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1880ko azaroaren 16a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa 1917) Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa (1917 - |
Heriotza | San Petersburgo, 1921eko abuztuaren 7a (40 urte) |
Hobiratze lekua | Literatorskie mostki (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: endokarditisa |
Familia | |
Aita | Aleksandr Blok |
Ama | Alexandra Beketova |
Ezkontidea(k) | Lioubov Blok (1903 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Leinua | Blok (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, antzerkigilea, idazlea, filosofoa, iritzi-kazetaria eta literatura-kritikaria |
Lantokia(k) | Errusia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | sinbolismoa |
Genero artistikoa | Elegia narraziozko poesia epistolary literature (en) |
Aleksandr Aleksandrovitx Blok (San Petersburgo, 1880ko azaroaren 28aGreg./azaroaren 16aJul. - Petrograd, 1921eko abuztuaren 7a) errusiar olerkari sinbolista izan zen.
Intelektual familia batean jaio zen eta gurasoak banandu ondoren senide aristokratekin bizi izan zen Moskutik gertu. Vladimir Solovioven filosofia eta Fiodor Tiuttxeven eta Afanasi Feten olerkiak izan ziren bere lehen eraginak.
1903an Liubov Dmitrievna Mendeleevarekin ezkondu zen, Dmitri Mendeleeven alaba. Berari eskaini zion olerki zikloa Stikhi o prekrasnoi Dame (Emakume eder bati buruzko bertsoak, 1904).
Blokek gogo biziz babestu zuen 1905eko Errusiako Iraultza. Bere bizitzaren amaieran, gai politikoetan zentratu zen, bere herrialdearen patu mesianikoa nabarmenduz. Beldur apokaliptikoak izan zituen eta itxaropenaren eta etsipenaren artean ibili zen eta Urriko Iraultza apokalipsi horren amaieratzat jo zuen.
1921ean Iraultzarekin desilusionatuta zegoen eta idazteari utzi zion. Gaixorik zegoen, eta medikuek gomendatu zuten atzerrira joango zela sendatzera. Bidaiarako baimena hil ondoren iritsi zitzaion.