Alesbes | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Alesbes eta inguruko zelaiak; atzealdean Bardea | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Tutera | ||
Eskualdea | Erriberagoiena | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tutera | ||
Izen ofiziala | Villafranca | ||
Alkatea (2019-2023) | Maria Carmen Segura Moreno (Navarra Suma) | ||
Posta kodea | 31330 | ||
INE kodea | 31254 | ||
Herritarra | alesbestar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°16′26″N 1°43′32″W / 42.27386491°N 1.72558748°W | ||
Azalera | 46,43 km² | ||
Garaiera | 271-378 metro | ||
Distantzia | 66,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.004 (2023: 59) | ||
Dentsitatea | 0,65 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,41 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 45,31 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 77,75 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 12,82 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 2,20 (2018: %2,09) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | www.villafranca.es |
Alesbes[4][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Tuterako merindadean eta Erriberagoiena eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 66,2 kilometrora. Altuera 271 eta 378 metro artekoa da, eta 46,43 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 3004 biztanle zituen.
Aragoiko Erriberan dago Alesbes, Arga eta Aragoi ibaien elkargunetik gertu. Azken ibai hauen eta Errege Bardeen artean dagoen lurraldea da, nahiko laua, eskualdeko gainerako lurraldeak bezala. «Nafarroako barrokoko hirigintza-multzo monumentalenetako bat» gisa definitu da,[5] eta aipamen berezia merezi dute Santa Eufemia elizak (jatorriz gotikoa eta XVII. eta XVIII. mendeen artean handitua) edo Atariko Andre Mariaren elizak (XVI. mendea), baita beste eraikin zibil batzuek ere, hala nola Bobadillatarren jauregiak (XVII. mendea). Hirigunetik kanpo ere naturguneak nabarmentzen dira, hala nola Peñalengo amildegia edo Escuderako putzua. Alesbes Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen.
Bertako biztanleak alesbestarrak dira.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found