Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Alexander Graham Bell (Edinburgh, 1847ko martxoaren 3a - Cape Breton uhartea, 1922ko abuztuaren 2a)[1]. Kanadako zientzialari eta asmatzailea, Eskoziar jatorrikoa.
Hainbat izapide egin ondoren (ondoren urte batzuetan zehar erreklamazio judizial gisa luzatuak), 1876an telefonoa patentatu zuen Estatu Batuetan, aparatua aurretik Antonio Meucci italiarrak garatu zuen arren, AEBetan ofizialki onartua izan zena. Horrez gain, Bellek patentea ustiatzeko sortu zuen konpainia, Bell Telephone Company, telefonoa nazioartean masa-komunikabide gisa ezartzeko lehen urratsen protagonista izan zen.
Beste asmakizun askok Bellen bizitzaren zati handi bat hartu zuten, horien artean hidroalaren eraikuntza eta aeronautika ikasketak.
Haren aita, aitona eta anaia fonazio eta lokuzio lanekin lotuta jardun ziren: horrek Bellek entzute eta hizketari buruzko ikerketekiko zuen interesean eragin sakona izan zuen, baita belarrirako aparatuekin egindako esperimentuetan ere.
1888an, Alexander Graham Bell National Geographic Society elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta 1898ko urtarrilaren 7an erakunde horren lehendakaritza hartu.