Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Datuak
Izen ofiziala
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea, Euskaldunization and Literacy Coordinator, Coordinadora de Alfabetización y Euskaldunización eta Coordinatrice d'Alphabétisation et de Langue Basque
Izen laburraAEK
Motaeskola eta argitaletxea
HerrialdeaEspainia eta Frantzia
Jarduera
KidetzaEuskadiko Kooperatiben Konfederazioa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakooperatiba eta elkarte
Historia
Sorrera1976
webgune ofiziala
Mastodon: AEK_eus@mastodon.eus Inguma: aek

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) helduei euskara irakasten diharduen herri erakunde bat da. Gaur egun helduen euskarazko euskalduntze eta alfabetatzean aritzen den elkarterik zaharrenetakoa da eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra.[1] Ehun euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle.

Legearen ikuspuntutik, iparraldeko AEK eta hegoaldeko AEK erakunde ezberdinak dira, halabeharrez. Elkarlanean ari diren arren, administrazio banaketak eta tokian tokiko egitura deszentralizatuak hobesteak horretara darama AEK. Jabetzaren ikuspuntutik, hegoaldeko AEK-k kooperatiba moduan antolatzen du bere burua 2012tik eta[2] iparraldeko AEK-k elkarte gisan dirau.

Hala Bedi.eus - "Korrika takoiekin" artikuluari laguntzeko argitaratutako argazkia.

AEK 1970eko hamarkadan sortu zen, garaian euskarak zuen egoera soziolinguistiko larriari erantzuteko tresna izateko asmoz. Hastapenetik haren helburua euskararen beherakada handia geldiaraztea eta berriz ere Euskal Herriko biztanleen komunikazio hizkuntza bilaka araztea izan da. Jakes Bortairu Iparraldeko koordinatzaile ohiaren hitzetan, euskara ikasi ahal izatea berezko eskubidetzat jotzen du AEK-k eta botere publikoen betebeharra helduen euskara irakaskuntza babestea eta sustatzea da.[3]

« AEK Euskal Herri osoan aritzen da. Xede du Euskal Herriko biztanle guztiek euskara ezagutzea, eta herritarrek egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzea. Horretarako, euskararen normalizaziorako eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean. »
https://www.aek.eus/eu/zerdaaek
  1. (Gaztelaniaz) «Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea. AEK» Auñamendi Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2019-11-22).
  2. «AEK, Euskal Herrian euskara normaltasunez erabiltzea» forokoop (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  3. Le mouvement culturel basque 1951-2001: Filières bilingues, Seaska, AEK. ELKAR ISBN 2-913156-67-3..

Developed by StudentB